Kapitalismoa kulturan

Musika talde askorekin oso kritikoa naiz, zeren askotan, sinesten ez dituzten ideiak saltzen dizkigutelako. Oraingoan, talde batzuek harrituta utzi naute, eta oraindik koherentzia pixka bat duten taldeak geratzen direla demostratu didate. Haien erabakia ez da soilik haien letrekin koherentea izan; entzuten dituztenentzako dei etiko bat ere izan da.

Jamás, Peligro Esperanza 2021an, Los de Marras.

Jaialdiak ez dira gureak

Donostiako Musika Hamabostaldia, estatuko lehen jaialdia dela esan daiteke. Musika Hamabostaldia 1939an sortu zen, bertako ostalarien eta merkatarien ekimenez, Gerra Zibilaren osteko jarduera turistikoa suspertzeko. Orduz geroztik jaialdiak asko aldatu dira, jatorrian, jarduera kultural bat izan zena; gaur egun, errentagarritasunak eduki artistikoak baino pisu handiagoa duen negozio baten bihurtu da

Benicassimgo Nazioarteko Jaialdia (FIB), Primavera Sound (Bartzelona) eta Mad Cool (Madril) bezalako jaialdiak urtean 200.000 bisitari inguru erakartzen dituzte, eta guztira 287 milioi euro mugitzen dituzte. Horregatik ez da harritzekoa putre-funts handiek pastel honen zati bat nahi izatea.

KKR bezalako funts putreek estatuko eta Europako jaialdi garrantzitsuenak bereganatu dituzte. KKRk 80 jaialdi ditu Europan eta Australian, Superstruct Entertainment izeneko filiarraren bidez. Jaialdi horiek urtean 7 milioi pertsona inguru mobilizatzen dituzte.

Zer gertatzen da kultura zikindutako diruarekin finantzatzen denean?

Azken asteotan, Estatuko musika-eszena astindu historikoa bat jaso du. KKRk Superstruct Entertainment erosi izanak aurrekaririk gabeko erantzuna eragin du musikari eta banden artean.

Estatuko jaialdi jendetsuenak, hala nola Viña Rock, FIB, Arenal Sound, Sónar, Resurrection Fest… jada ez daude tokiko sustatzaileen esku. Orain KKR-renak dira, iragan (eta presente) zalantzagarri bat duen nazioarteko enpresa-sare baten parte dira: KKR, Palestinako lurralde okupatuetan inbertsioak egiten dituen funts bat da, eta israelgo aparatu militarrarekin lotutara komertzialak ditu.

2025eko maiatzaren 15ean, KKRk Palestinan eta Israelen dituen finantza-interes ilunak azaleratu ondoren, Sons of Aguirre, Sínkope, Porretas, Los de Marras eta Dakidarría bezalako taldeak Viña Rocketik eta Superstructek kudeatutako jaialdi guztietatik erretiratzen zirela iragarri zuten.

Mezua argia izan zen:
«Ez dugu joko Palestinako herriaren okupazioa eta garbiketa etnikoa finantzatzen duten jaialdietan».

Horrelako erabaki bat hartzea ez da erraza, baina epe luzera justifikatuta egongo da. Izan ere, koherentziaz jokatzeak berehalako etekinei uko eginda ere taldearen sinesgarritasuna indartzen du, eta ingurukoengan arrastoa uzten du, ez bakarrik hitzez, baizik eta ekinez ere.

Nor da KKR?

Kohlberg Kravis Roberts (KKR) ez da musika sustatzaile bat. 500.000 milioi dolar baino gehiago kudeatzen dituen inbertsio-funts bat da. 2024an Superstruct Entertainment erosi zuen, Europan 80 jaialdi baino gehiago antolatzen dituen konglomeratu bat da, horien artean estatuko jaialdi ezagunenak.

Arazoa ez da KKR-ren tamaina, baizik eta bere jokaera:

Palestinako lurralde okupatuetan etxebizitzak merkaturatzen dituzten enpresetan inbertitzen du.

Israelgo zibersegurtasun enpresetan inbertsioak ditu, Israelgo armadari oso lotuta dauden empresetan.

Israelgo azpiegitura teknologikoetan, lurpeko datu-zentroak eta abar finantzatzen ditu.

Eta orain zer?

Orain KKRri dagokio fitxa mugitzea, milioi asko baitaude jokoan, baina KKR ez da musika-sustatzaile bat, eta enpresa horri kultura ez zaionez inoiz batere inporta izan, ez dago argi nola jardungo duen; ekonomiaz haratago, nik beste galdera hau uzten dut airean:

Bozgorailuak nork ordaintzen dituen jakinda, begiak ixten jarraitu dezakegu?

HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *