Daisugi-a (台杉) Japoniako basogintzako teknika tradizionala da, jatorriz Kitayama eskualdekoa, Kyototik gertu. XIV. mendean garatu zen.
Zuhaitz ama moztu gabe, kalitate handikoa zura embor zuzenak lortzeko metodo bat da. «Eskala handiko bonsai» moduko baten bidez egiten da; zedro bat oso modu zehatzean inausten bada, oinarri enbor lodi bakar batetik kimu bertikal ugari hazten zaizkio. Kimu horiek gorantz hazten dira zutoinak balira, eta 20 bat urte igaro ondoren, jatorrizko zuhaitza hil gabe «uzta» atera daiteke, inausketa egin da gero, zuhaitza, egurra sortzen jarraitzen du.
Nola egiten da?
Zedro japoniar gazte bat hautatzen da (Cryptomeria japonica), enborra kontu handiz inausi behar da, zurtoin bertikal berriak sortzeko plataforma bat sortzeko. Urteetan zehar, kimu horiek gidatu eta inausi egiten dira, zuzen eta korapilorik gabe haz daitezen. Nahi den lodiera eta garaierara iristen direnean (20-30 urte geroago), zurtoin zuzenak moztu egiten dira, eta zuhaitz ama ziklo berri baterako prestatzen da.
Zertarako erabiltzen zen?
Jatorriz, kalitate eta estetika handiko zura lortzeko egiten zen, zur horren erabilera nagusiak hauen izan dira istorian zehar:
- Tenpluetan edo te-etxeetan barruko zutabeak egiteko .
- Sabaietan bistan dauden habeak egiteko.
- Luxuzko dekorazio-elementuak egiteko.
- artisautza edo altzari finak egiteko.
- Arkitektura tradizionaleko, hau da, eraikuntza modularrerako.
Eta gaur egun?
Gaur egun, Daisugi gehiago erabiltzen da bere balio apaingarri, sinboliko eta kulturalagatik, baina bere zurak horaindik aplikazio hauetarako erabiltzen da:
- Japoniako artisautza tradizionalerako.
- Luxuzko altzariak eraikitzeko.
- Dekorazio edo egitura elementuak egiteko.
- Merkatu espezializatuetan balio handiko egur gisa saltzen da.
Zer zuhaitzekin egin daiteke?
Daisugi tradizionala ia erabat Cryptomeria japonicarekin egiten da, Sugi bezala ere ezagutzen dena, zedro japoniarra (botanikoki benetako zedroa ez den arren). Zuhaitzik egokiena da, bere hazkunde bertikalagatik, malgutasunagatik eta zuraren kalitateagatik.
Teorian, antzeko printzipioak aplika litezke hazkunde bertikaleko beste konifero batzuekin, hala nola:
- Zedro gorria (Thuja plicata).
- Zipres Japoniarra (Chamaecyparis obtusa).
- Zipres Mediterraneoa (Cupressus sempervirens).
Hala ere, Japoniatik kanpo teknika hau ez da beste espezie batzuekin asko aplikatu, eta bere arrakasta egur motaren, inausketaren eta klimaren araberakoak izango dira.

HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx
