Amaierak, hasiera berrien ataria…

Bizitza bezala, proiektuek ere beren hasiera eta bukaera dute; batzuk amaitu egiten dira, beste proiektu berri batzuei bidea emateko.

Urteetan zehar blog eta egunkari digital desberdinetan idatzi dut, testuak hainbat tokitan sakabanatuta utziz. Denborarekin, lan guzti hori bildu eta antolatzeko beharra sentitu dut, eta horregatik nire webgune pertsonalean artikulu gehienak bateratzea erabaki dut.

Badakit inportatutako testu batzuek arazoak emango dituztela, bai forman bai testuinguruan. Artikulu asko aspaldikoak dira, eta guztiak zuzentzea lan handiegia izango litzateke. Horregatik, dauden bezala uztea erabaki dut, garrantzitsuenak soilik berrikusiz.

Webgunea WordPress-era pasatzen ari naiz, eta datozen egunetan webgunearen itxura hobeto antolatuko dut: menuak, egitura eta bestelako elementuak, erabilerrazagoa eta irisgarriagoa izan dadin.

Benetan garrantzitsuena ez da iragana, hemendik aurrera webgune honetatik argitaratuko ditudan edukiak baizik: testu berriak, espazio honetarako pentsatutako edukiak…

HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *