Baso zaharren garrantzia eta baso-kudeaketa iraunkorra

Tjwatt argazkilariak bere instagram-eko kanalean (@tjwatt) erakusten dizkigun argazkiak ikaragarriak dira. Ehun urtetik gorako zuhaitzen edertasuna Vs Vancouver uharteko zuhaitzen mozketa intentsiboaren hondamena.

Europan ere errealitate hori existitzen da, nahiz eta gure jatorrizko basoak («bosques primogeneos») aspaldi desagertu.

Espanian basoen % 1 baino gutxiago bakarrik kontsideratu liteke baso «zahar» bezala (Frantzian basoen % 3 baino gutxiago). Baso «zaharrak» 200 urtetik gorako zuhaitzak dituzten basoak dira.

Haritz batek 1200 urterarte bizi daiteke, bainan basogintzan, sarritan, 200 urte baino lehen mozten da. Haritz bat 200 urterekin moztea, gizakibat 15 urterekin hiltzea bezala da.

Gaztainondo batek batazbeste 300 edo 600 urte bizi lezake, bainan basogintzan (egurretarako) sarritan, 30 eta 60 urte bitartean moztu ohi dira. Giza adinean 8 urterekin desagertzea bezala da.

Pago batek, 400 urtera erraz irits daiteken harren, normalean 50-urtetik aurrera, normalean 80-120 urte ingururekin mozten da, ume bat 10 urte ingururekin hiltzea bezala da.

Egungo baso-kudeaketak zuhaitzei ez die uzten beraien potentzial guztia ateratzen.

Zuhaitz asko 500 urterarte bizi daitezke, baina 80-100 urterekin moztu egiten dira, karbonoa harrapatzeko, biodibertsitatea mantentzeko eta ekosistemak babesteko duten gaitasuna mugatuz.

Orduan, zer egin dezakegu gure basoekin, helduaroan sartu berri diren baso guzti horiekin?

Egurra mozteari utzi beharko genioke? Ez, errealitatean ez, basoarekin lan egiteko modu desberdinak daudelako.

Low-Tech Magazin-en «Como hacer nuevamente sostenible la energía de biomasa» artikuluan, baso-praktika tradizionalek, hala nola adaburuen inausketak, historikoki egurra zuhaitz osoak moztu gabe lortzea ahalbidetu zutela aztertzen da, basoen kudeaketa iraunkorra sustatuz. Teknika horiek berezko birsorkuntza eta biodibertsitatea bultzatzen dituzte, eta kontraste nabarmena erakusten dute gaur egungo industria-praktika modernoekin, non zuhaitzak erabat mozten diren.

https://solar.lowtechmagazine.com/es/2020/09/how-to-make-biomass-energy-sustainable-again/

Europako Zuhaitz Urtetsuen Mozketa Gizakien Adinarekin Alderatuta

EspezieaBizitza Naturala (urteak)Bizitza Gehienez (urteak)Mozketa Normala (urteak)Bizitzaren % moztu aurretikGizakiaren Adin BaliokideaGizakiaren Adin Baliokidea (Gehienez)
Haritza (petraea) (Quercus petraea)400-8001200100-12018%15 urte7 urte
Haritz arrunta (Quercus robur)400-8001200120-20018%15 urte10 urte
Pinua beltza (Pinus nigra)300-50060080-12025%20 urte13 urte
Pinua larizioa (Pinus nigra subsp. laricio)300-50060080-12025%20 urte13 urte
Gaztaina arrunta (Castanea sativa)300-6004000100-15027%22 urte2 urte
Izeia zuria (Abies alba)300-50060080-15028%23 urte15 urte
Lizar arrunta (Fraxinus excelsior)200-30060060-12036%29 urte12 urte
Pinua gorria (Pinus sylvestris)200-30050070-12038%31 urte15 urte
Astigarra arrunta (Acer campestre)150-25030060-10043%35 urte21 urte
Pago arrunta (Fagus sylvatica)200-300500100-12044%36 urte16 urte
Gurbitza (Sorbus aucuparia)80-12015040-8060%49 urte33 urte
Haltz beltza (Alnus glutinosa)60-12016060-8077%63 urte30 urte

Mozketa goiztiar horrek ondorio larriak ditu ekosistemetan

Lehen esan dugun bezala, mozketa goiztiarrak eragotzi egiten dute zuhaitzek beraien ziklo naturala betetzea, biodibertsitatea murrizten dute, karbono-harrapaketa mugatzen dute, lurzorua pobretzen dute eta ekosistema ahultzen da, klima-aldaketarekiko eta izurriteekiko erresilientzia galduaz.

Arazoa da, gaur egun, zuhaitzei balioa gehiago ematen zaiela zurgintzan duten errentagarritasunaren arabera, historiari eta oreka ekologikoari egindako ekarpenaren arabera baino. Zuhaitz zaharren garrantziari buruzko kontzientzia berreskuratzea funtsezko urratsa da etorkizun iraunkorrago baterako bidean.

Guk zer egin dezakegu?

Gizarte gisa, herri-basoak berriro inpulsatu eta errekuperatu beharko genituzke, izan ere, komunalean kudeatzen diren lur eta basoak, iraunkorragoak eta kalitate handiagokoak dira, erabilera arduratsu eta partekatuan oinarritzen direlako. Arau komunitarioek birsorkuntza, biodibertsitatea eta epe luzerako aprobetxamendua lehenesten bait dituzte. Ez dira gehiegi ustiatzen, erabiltzaileak beraiek baitira basoen zaintzaile eta onuradun nagusiak.

Era berean, mozketa selektiboak bultzatu beharko litzateke, ingurumenarekin askoz bateragarriagoak direlako. Praktika honek, ekosistema suntsitu gabe baliabideak ateratzeko aukera ematen bait du : zuhaitz jakin batzuk bakarrik mozten dira, eta gainerako basoak bere osotasunean mantentzen dira, leheneratzeko eta oreka ekologikoa bermatzeko aukera emanez.

Landaketa komertzialek azkar hazten diren espezieak erabiltzen dituzte, hala nola eukaliptoa edo pinua, lurzorua pobretu eta ekosistemak aldatzen dituztenak. Espezie autoktonoekin baso-berritzea sustatu beharko litzateke, basoaren oreka naturala lehengoratzen laguntzen bait dute. Gipuzkoan bereziki nabarmena da basoen utzikeria, izan ere, lurraldeko baso-azalera osoaren %16 baino gehiago utzita dago, hau da, 19.666 hektarea. Egoera honek suteen arriskua areagotzen du, sastraka metaketagatik eta beharrezko mantentze-lanen faltagatik. Udalek Lurraren Kustodia Legea aplikatuko balute eta tokiko zuhaitz autoktonoak landatuko balituzte, basoen osasuna eta biodibertsitatea hobetuko lirateke, sute-arriskua murriztuz eta paisaia biziberrituz. Guztiontzat onuragarria izango litzateke, ingurumenarentzat, herritarrentzat eta etorkizuneko belaunaldientzat.

Funtsezkoa izango litzateke gure udal lurretan baso zaharren erreserbak sortzea, basoen-ustiapena mugatu ahal izateko eremu babestuak sortuz, zuhaitzek beren bizi-zikloa osatu eta garatzeko aukera izan dezaten. Halaber, espezie mehatxatuentzako erreserba natural gisa ere balioko lukete, haien kontserbazioa eta berreskurapena bermatzeko.

Basoen kudeaketa gai konplexua da, eta ez dago erantzun erraz edo bakarra. Gaur egungo erronken aurrean, premiazkoa da gure ikuspegia berrikustea, praktika zahar eta berriak birpentsatzea, eta kudeaketa-eredu alternatiboak sakonki aztertzea. Basoek eskaintzen diguten balio ekologiko, sozial eta ekonomikoa ulertu eta etorkizunerako babestu ahal izateko, behar-beharrezkoak dira epe luzeko politikak eta jasangarritasunean oinarritutako ikuspegi integralak ezarriz.

HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *