Haste honetan okaran eta gurbitz batzu birlandatu ditut bere behinbeineko tokira.

HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx
Haste honetan okaran eta gurbitz batzu birlandatu ditut bere behinbeineko tokira.

HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx
Ilarrak (Pisum sativum) baratzean lantzeko aukera bikaina dira, hazkuntza erraza dutelako eta lurra aberasten dute, nitrogenoa finkatuz. Ilarren familia oso aundia da, eta barieta hauen artean, mata baxuko ilarrak daude. Oso interesgarriak dira, illar normalak baino lan gutxiago eskatzen dute, ez dute tutorerik behar, eta espazio txikietan ekoizpen aundia ematen dutelako.
Continuar leyendo «Mata baxuko ilarren laborantza urte osoan zehar»Lursailean lanean ari nintzela, gaua egin zitzaidan. Hala ere, gauez aldaxkak egiteak abantaila batzuk ditu: mozketa-puntuetan hezetasun-galera murrizten laguntzen du eta moztuetako adarrean estres termikoa gutxitzen du…
Continuar leyendo «Gauez baratzan lanean»Iaz, zumitza ugaltzea erabaki nuen aldasken bidez, eta 100 landare berri inguru lortu nituen. Orain, sasoi egokia iritsita, hauei bere behin betiko kokalekura aldatzeko unea iritxi zaie. Hala ere, baldintzak ez ziren onenak: azken eurien ondorioz lurra ur gehiegiz saturatuta zegoen, eta nire lurraren buztintsutasunak lan guztiak zaildu zituen.
Continuar leyendo «Zumitzaren birlandaketa: Nire Mintegia Obetzen»Sorta hontako lehenengo post-ean aipatu nuen bezala, etxean egindako kontserbak kalitatezko janaria kontserbatzeko modu seguru, egoki eta ekonomiko bat izan liteke, norberaren lanaren balioa ez badugu aintzat hartzen.
Continuar leyendo «Kontserbak edo elikagai freskoak?»¿Janaria zergatik poteratzen edo ontziratzen dugu?
Gure baratzeak elikagaiez betetzen direnean, jende asko neregana etortzen da janari guzti hori nola poteratu dezaketen galdezka, soberakinik ez izateko eta urtean zehar sasoikoak ez diren barazkiak jan hal izateko. Horregatik, etxean zehar ditudan apunte guztiak biltzea eta post sorta bat idaztea idaztea erabaki dut.
Continuar leyendo «Kontserbak nola egin Appert metodoa»Erabili behar ditugun haziak. 24 orduz uretan sartu behar ditugu. Haziei bustitzen laguntzeko, haziak gasazko zaku batean sartu ditezke eta zakua uretan sartu. Hondoren, zakua uretan ustu eta flotantzen duten haziak xukadera1 batekin erretiratu eta aparte gorde eta etiketatu. Nahaiz eta askok, kontrakoa pentsatu, flotatzen duten haziak-ere ernatu daitezke, bainan landare ahulagoak eman ditzakete. Hazi hauek landatzen baditugu, azkundearen jarraipen bat egin beharko dugu, eta landare aulenak ezeztatuko ditugu.
Continuar leyendo «Te haziak nola ernatu (Camellia sinensis)»Tea (Camellia sinensis) hazien edo aldaxken («esquejes») bidez ugaldu daiteke. Hazietatik ugaldutako landareak beren gurasoen ezaugarriak izan ditzazkete (1. Irudia). Aldaxka bidez ugaltzen diren te landareak landare emailearen ezugarri genetiko berdin berdinak izango dituzte (2. Irudia), eta horrela kalitate eta etekin ezaugarriak mantenduko ditu. Post honetan tearen, aldaxka bitartezko ugalketari buruz hitzegingo dugu.
Continuar leyendo «Te aldaxkak nola egin»