Urriaren hasieran lagun bat etorri zen zipres edo altzifre aldaxkak egiten laguntzera. Egun lasai bat aprobetxatu genuen landare-material asko prestatzeko eta Instagramgo kanal errusiar batean ikusi nuen metodo bat probatzeko.
Continuar leyendo «Zipres aldaxkak: udazkeneko esperimentu bat»Nispero eta kaki bat ezpondan
Iaz nire aitak kaki txiki bat erosi zuen. Urte osoan zehar lorontzi batean eduki dugu, lurrean landatzeko une egokiaren zain. Ez da beti erraza erabakitzea noiz atera zuhaitz bat lorontzitik: askotan “pixka bat gehiago” uzteko tentazioa izaten da, pixka bat gehiago hazi dadin edo garai egokiago bat iritsi arte. Baina azkenean, zuhaitzak lurrean bizitzeko eginda daude.
Continuar leyendo «Nispero eta kaki bat ezpondan»Haritz eta gaztainondoen baso txiki bat Araman
Nire lursail guztiak nahiko malkartsuak dira. Nire kasuan, Ordiziko naiz Aramako lursailek bataz besteko % 35 ingurukoa inklinazioa dute.
Malda handieneko eremu horiek aprobetxatzeko eta nolabaiteko etekina ateratzeko, hainbat jarduera egiten ari naiz. Horietako bat zuhaitzak landatzea da, zehazki haritzak eta gaztainondoak.
Gaurko artikuluan Araman landatzen ari naizen haritz eta gaztainondoen baso txikiari buruz hitz egin nahi dut.
Continuar leyendo «Haritz eta gaztainondoen baso txiki bat Araman»Se vende bino
Behin, hitzaldi batean, hizlariak landa-errepide baten bazterrean jarritako kartel baten argazkia erakutsi zuen. Kartela honela zioen: «Se vende bino». Aretoan zeuden askok barre egin zuten, idazkerako akatsa zela eta. Orduan, hizlariak galdera bat bota zuen entzuleen artean: Aretoan ba al zegoen ardoa egiten zekien inor? Inork ez zuen erantzun. Une horretan, bigarren galdera etorri zen, aurrekoa baino zorrotzagoa: zuen ustez, nor da benetan ezjakinagoa, ardoa egiten ez dakiena ala hitzak nola idazten diren ez dakiena?
Continuar leyendo «Se vende bino»2026ko lehen elurrak iritsi dira nire te-landaketara
2026ko lehen elurra iritsi dira nire te-landaketa txikira, paisaia erabat eraldatuz, landareak mantu zuri batez estaliz. Egun batzuz natura gelditu egiten da. Zarata desagertzen da, ingurunea isiltasun sakon batean murgilduaz.
Continuar leyendo «2026ko lehen elurrak iritsi dira nire te-landaketara»Amaierak, hasiera berrien ataria…
Bizitza bezala, proiektuek ere beren hasiera eta bukaera dute; batzuk amaitu egiten dira, beste proiektu berri batzuei bidea emateko.
Urteetan zehar blog eta egunkari digital desberdinetan idatzi dut, testuak hainbat tokitan sakabanatuta utziz. Denborarekin, lan guzti hori bildu eta antolatzeko beharra sentitu dut, eta horregatik nire webgune pertsonalean artikulu gehienak bateratzea erabaki dut.
Badakit inportatutako testu batzuek arazoak emango dituztela, bai forman bai testuinguruan. Artikulu asko aspaldikoak dira, eta guztiak zuzentzea lan handiegia izango litzateke. Horregatik, dauden bezala uztea erabaki dut, garrantzitsuenak soilik berrikusiz.
Webgunea WordPress-era pasatzen ari naiz, eta datozen egunetan webgunearen itxura hobeto antolatuko dut: menuak, egitura eta bestelako elementuak, erabilerrazagoa eta irisgarriagoa izan dadin.
Benetan garrantzitsuena ez da iragana, hemendik aurrera webgune honetatik argitaratuko ditudan edukiak baizik: testu berriak, espazio honetarako pentsatutako edukiak…
Continuar leyendo «Amaierak, hasiera berrien ataria…»Oiloen askatasuna, gure gizartearen ispilu
Kurriloak entzun ditut
Bihotzaren bideko euskarazko 6. kantu topaketa -Oihana Lopez Cestao-
BIZIPEN TAILERRA
🌕 Bihotzaren bideko euskarazko 6. kantu topaketa
📍 Etxalar, Kultur Etxea
🕚 Larunbata, azaroak 1 — 11:00-14:00
Continuar leyendo «Bihotzaren bideko euskarazko 6. kantu topaketa -Oihana Lopez Cestao-«