Ni ikasle «tsar bat» izan naiz (tsarra baino desmotibatua) eta eskolan ez dut filosofia eman, eta horregatik urteak pasa daitezke gauza batzuen buruz hausnartu arte. Motibazioak adibidez.

Gaur egun, gizakiok gauzak lau motibogatik egiten ditugu: nahiagatik, beharragatik, ohituragatik, beldurragatik, maitasunagatik, anbiziogatik, presio sozialarengatik, jakin-minagatik…
Askotan honi buruz hausnartzean motiborik inportanteena azten zaigu. Igual ez da inpotenteena, baino bai nobleena, justiziagatik.
Gaur egun honi buruz hitzegitea ez da komeni, zeren pertsona batek ekintza bat justiziagatik egiten duenean bere burua eman lezake kausa duin bat defendatzearren eta hori sistemari ez zaio gustatzen.
Gauza bat justiziagatik egiteak sortzen gaituen motibazioak edo satisfazioak, sarritan maitasunaren parekoak dira, edo handiagoak.
Justiziaz jokatzea, errentagarria ez denean ere, gure izatearekin berriz konektatzen gaitu. Emozio usteletatik ateratzen gaitu, emozionalki asebetez, naiz gauzak oker atera.
Gure ideiak defendatzeak garaipen pirriko bat ekarri arren, gutxienez garaipen duin bat izango da.

HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx
