Txikitan gurasoek janariarekin ez dela jolastu behar irakatsi zidaten, baina mundu honetan badira pertsona batzuk bere gurasoek oinarrizko balio batzuk erakutsi ez dizkietenak, eta ez dute soilik janariarekin jolasten, baizik eta okerragoa dena, janariarekin espekulatzen dute.

Nire ustez, 1849an hasi zen nekazaritzaren prostituzioan, janaria Chicago Board of Trade-n (CBOT) kotizatzen hasi zenean. Hasiera batean, benetazko nekazal arloko etorkizun-merkatu bat zen, arto aleak, garia, oloa… kotizatzen zuten. Helburua prezioei egonkortasuna ematea eta arrisku klimatikoetatik babestea zen. Hori ez zen oraindik espekulazioa, nekazaritzan zegoen ziurgabetasuna kudeatzeko modu bat baizik.
1991tik aurrera, putre-funtsak CBOTen masiboki sartu ziren, eta nekazaritzako lehengaien lehen funts handia sortu zuten; izan ere, 80 eta 90eko hamarkadaren hasieran, Reagan eta Thatcherrekin, merkatuetan aldaketa asko egin ziren merkatuak liberalizatuz. Finantza-inbertitzaileak (bankuak, putre-funtsak, etab.) lehengaien merkatuetan sartzeko aukera izan zuten, nekazaritzarekin zerikusirik izan gabe. Geroztik jada ez da behar garia behar izatea, bere prezioaren alde apostu egin ahal izateko.
2000. urtean, Goldman Sachs, JP Morgan edo Deutsche Bank bankuek nekazaritza-lehengaien indizeak masiboki sustatzen hasi zire, petrolioarekin eta urrearekin egiten duten lez, eta historiako puntu horretan hasi zen janaria finantza-aktibo gisa kotizatzen, maila globalean, bere elikadura-funtzioa alde batera utzita.
Finantza-krisi betean (2007-2008), inbertitzaile askok akzioetatik eta bonuetatik ihes egin zuten… eta garia, arroza edo soja bezalako lehengaiekin espekulatzen hasi ziren… Horrek prezioen igoera bortitz eta artifizial bat eragin zuen. Ogiaren prezioa mundu erdian igo zuen, gosete asko gertatu ziren, bereziki Afrika eta Asian. Fenomeno horri «food speculation crisis» esaten zaio, eta orduz geroztik hori ziklikoki errepikatzen da.
Nola bihurtu zen CBOT espekulazio-gune?
XX. mendean, nekazariek, errotariek, okinek eta abarrek baino ez zuten parte hartzen. 80ko hamarkadatik aurrera, finantzen desarautzearekin batera, inbertsio-funtsak, bankuak, traderrak eta abar sartzun ziren, erosketa eta salmentekin dirua irabazteko. Horretarako produktuak merkataritza abstraktu eta espekulatibo batean bihurtzen dituzte…
Zer harreman du CBOTak gure janariarekin?
Elikagaiak finantza-tresna bihurtzeak lurraren eta mahaiaren arteko lotura apurtzen dute. Nekazari eta okinei egonkortasuna emateko tresna gisa sortu zena, orain, kasino globalaren beste engranaje batean bihurtu da, non ogia, arroza edo artoa inor elikatzeko asmorik gabe erosi eta saltzen diren.
Milioika pertsonen biziraupena, alearen prezioaren menpe dagoen bitartean, inbertitzaile handiak dirutzak irabazi ditzazkete etorkizuneko merkatuetan gorantz edo beherantz apustu eginez. Espekulazio-logika horrek, elikagaiak garestitzeaz gain, lurraldeen elikadura subiranotasuna ahulduz, bertako ekoizpena zapuztuz eta eskualde osoak pobretuz.
Munduko oinarrizko elikagai asko (ogia, zerealak, pentsuak, haragia) CBOTan ezarritako prezioen araberakoak dira. Nahiz eta Euskadi handik milaka kilometrotara egon, garia Chicagon igotzen bada, erosten duzun ogiaren prezioa ere igo daiteke.
Honek munduko elikagaiak espekulazioaren eta bertako nekazaritzariei ez dagozkion faktoreen menpe jartzen ditu.
Zer aukera daude?
Eredu horren aurrean, premiazkoa da gure elikadura subiranotasunaren gaineko kontrola berreskuratzea, ekoizle txikiei lagunduz, hurbileko elikadura indartu eta sustatzea, elikagaiak ondasun komun gisa babesten dituzten politikak exijituz, eta produktuak beste merkantzia bat bezala ez tratatzea. Izan ere, janaria poltsaren mende dagoenean, prezioa baino askoz gehiago jartzen da jokoan, jateko eskubidea jartzen da jokoan.

HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx
