Jende polita – Irene X

Jende politak marradun galtzerdiak daramatza, Marrazkidun kuleroak eta maitasuna darion begirada.

Irene X-en «La gente bonita» poemaren itzulpena.
Jende politak janztean estropezu egiten du, beti presaka dabilelako, Astean behin baino gehiagotan gauza bera jaten du eta Besteentzat axola ez duten gauzei begira denbora galtzen du.

Jende politak negar egiten du pelikula triste bat ikustean, baina indartsu mantentzen da maite duen norbaiti malkoak lehortu behar dizkionean.

Jende politak autobusean doanean oinekin musikaren erritmoa jarraitzen du, tunel bat pasatzean arnasari eusten dio, eta ez du begirik kliskatzen hegazkina lur hartu arte.

Jende politak “maite zaitut” esateko betazaletan musukatzen du, kosk egiten diotenean arnasa hartzen du, eta iletik gogor tiratzen du.Jende polita politagoa da jakin nahi duenagatik dagoeneko dakienagatik baino.

Jende politak musukatu, barre egin, dantzatu, edan, kantatu, erori, okertu, altxatu, barkamena eskatu, ilea nahastu, galtzerdiak hautsi, odola isuri, besarkatu, irakurri, bizi eta biziraun egiten du.

Irene X
https://www.irenex.es

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *