Kontserbak egiteko garaian itsas mailaren altueraren eragimena

Kontserbak egiterakoan, oso garrantzitsua da itsas mailaren gaineko altuera gutxi gorabehera ezagutzea, kontserben prozesamendu seguru eta egoki bat kalkulatzeko. Uraren irakite-tenperatura altuera handiagoetan baxuagoa denez, ezinbestekoa da denbora gehigarri bat ematea irakiten ari geran elikagaiak behar bezala prozesatzeko.

Euskadi oso leku menditsua dela kontuan hartuta, ia ezinezkoa da denontzat balio duten sukaldatze denbo bakar bat adieraztea; are gehiago, herri berean, adibidez Ataunen gerta litekeen bezela, herriaren erdialdea itsas mailatik 192 metrora dagoenez, kontserba bat egiteko garaian, ez daukagu zertan denbora gehigarririk aplikatu behar, baina Aia auzora joaten bagara, hau 400m-ra dagoenez, 5 minutuko denbora gehigarri bat aplikatu beharko diogu.

MetroOinGehigarria
300 a 900 m1000 a 3000 ft5 min
900 a 1800 m3000 a 6000 ft10 min
1800 a 2400 m6000 a 8000 ft15 min
2400 a 3000 m8000 a 10000 ft20 min
Datu batzuk biribildu egin dira denbora gehigarria askoz errazagoa kalkulatu ahal izateko.

Altuera handitan presio barometrikoa murriztu egiten da, eta horrek uraren irakite-puntuan eragiten du. Horrek esan nahi du maria bainuan eta autoklabe batean, peresio anditan, elikagaiak prozesatzen ditugunean, kontserbak prozesatzeko metodoaren arabera, zuzenketa batzu sartu beharko ditugu elikagaien prozesaketa seguru bat bermatzeko. Elikagaiak maria bainuan prozesatzen ari bagera, zuzenketa denboraren gain egin beharko dugu. Elikagaiak autoklabe batean prozesatzen arai bagera, autoklabearen presioaren gain (Kg edo PSI-etan) egin beharko dira zuzenketak.

Aipatu dugun bezala, altuera handiagoetan urak tenperatura baxuagoetara irakiten du. Uraren irakite-tenperatura baxuak ez dira oso eraginkorrak bakterioak hiltzeko, horregatik presioan edo prozesamendu denboran gehigarri bat aplikatu beharkodigo diogu irakite-tenperatura txikiago bat konpentsatu ahal izateko. Hori dela eta, kontserbak egiteko erabiltzen dugun edozein errezeta jarraitzerako garaian, kontserbak prozesatzeko denboraren-gain edo presioaren-gain zunzenketak egin beharko ditugu itsasmailaren altueraren arabera. Altuera ezagutzen ez baduzu, zure telefono mugikorraren GPSan ezagutu dezakezu, edo zure udaletxeko arkitekto edo aparejadoreari kontsultatu dezaiokezu, edo «instituto geográfico nacional» (IGN) eskaintzen dituen mapetan kontsultatu dezakezu.

Uraren irakite puntua altueraren arabera.

Iitsasmalaren altitudea 150 metroko igotzen den bakoitzeko, uraren irakite-puntua 0,5 °C gutxi gorabehera jaisten da.

HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *