Kontserbetan elikagaien gainetik estalkiaren azpiakalderano bete gabeko espazio bat uzten da, espazio honi buruko espazioa deitzen zaio. Poteratzeko jarraibideek honako hau zehazten dute:
- Marmelada eta jaleentzako 0,6 cm.
- Maria bainuan prozesatutako fruta eta tomateetarako 1,3 cm.
- Presiopean (autoklabe batean) prozesatzen diren elikagaientan 2,5 edo 3 cm.
Espazio hori uztea oso beharrezkoa da, poteetan elikagaiak prozesatzen direnean hauek hedatu egiten bait dira eta hedatzean buruko espaziotik airea potetatik kamporatzen dute, hoztean elikagaiak bere tamaina berreskuratzen dute eta buruko espazioan husa sortzen da. Elikagaien hedapen maila elikagai horrek duen aire edukiaren eta prozesatze tenperaturaren araberakoa da. Airea asko zabaltzen da tenperatura altuetan berotzen denean; tenperatura zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da hedapena. Elikagaiak berotzen direnean, hauek bere barnean duten airea baino gutxiago hedatzen dira.


HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx
