Iaz nire aitak kaki txiki bat erosi zuen. Urte osoan zehar lorontzi batean eduki dugu, lurrean landatzeko une egokiaren zain. Ez da beti erraza erabakitzea noiz atera zuhaitz bat lorontzitik: askotan “pixka bat gehiago” uzteko tentazioa izaten da, pixka bat gehiago hazi dadin edo garai egokiago bat iritsi arte. Baina azkenean, zuhaitzak lurrean bizitzeko eginda daude.

Aste honetan nispero japoniar bat erosi dut eta azkenean pausoa eman dugu eta hiru zuhaitz landatu ditugu.

Aukeratutako tokia lursailaren ezponda («talud») bat izan da. Ezpondek badute zerbait berezia: askotan, aprobetxatzen ez badira, soro edo bideen artean ahaztuta geratzen diren espazioak izaten dira. Hala ere, ikuspegi pixka batekin, zuhaitzak landatzeko leku oso interesgarriak bihur daitezke.
Kakia, gainera, ondo moldatzen horrelako lekuetara. Normalean ez da gehiegi handitzen, egitura nahiko garbia du eta, udazkenean, bere fruitu laranjek asko nabarmentzen dira inguruko paisaian.
Lorontzian eman duen urte honetan zuhaitza osasuntsu mantendu da, nahiz eta lorontzian hazkunde mugatuagobat duen. Orain lurrean landatuta dagoenenez, sustraiak hobeto garatzea eta indar handiagoz hazten hastea espero dugu. Lur sakonak eta espazioak normalean guztiz aldatzen dute zuhaitz gazte baten hazkundea eta erritmoa.
Landaketa nahiko sinplea izan da: zulo on bat egin, lurra pixka bat askatu eta sustraiak arindu, zuhaitza lorontzian zegoen altuera berean jarri, eta amaieran ondo ureztatu.
Ezpondetan zuhaitzak landatzean, gainera, komenigarria izaten da lokatzarekin edo lurrarekin eustarri moduko pareta txiki bat egitea enborraren inguruan. Horrela, ureztatzean edo euri egiten duenean ura pixka bat bertan pilatu dadin, eta maldan behera galdu ez dadin.
Orain itxarotea besterik ez da geratzen.
Zuhitz bat landatzea konfiantza keinu txiki bat da, zuhaitzek beren erritmoa bait dute. Agian urte batzuk barru kaki txiki honek bere lehen fruituak emango ditu, eta gaur egun hiru zuhaitz besterik ez dituen ezponda pixkanaka fruitu-txoko txiki bihurtzen joango da.
