Musika talde askorekin oso kritikoa naiz, zeren askotan, sinesten ez dituzten ideiak saltzen dizkigutelako. Oraingoan, talde batzuek harrituta utzi naute, eta oraindik koherentzia pixka bat duten taldeak geratzen direla demostratu didate. Haien erabakia ez da soilik haien letrekin koherentea izan; entzuten dituztenentzako dei etiko bat ere izan da.
Benetan inspiratzaileak diren pertsonengan pentsatzen dudanean, ez zaizkit burura etortzen Sadhguru, Jay Shetty edo Tony Robbins bezalako guru mediatiko handiak. Aitzitik, gehiago inspiratzen naute beren ekintzekin lideratzen dutenak. Julia Butterfly Hill eta Chipko mugimenduko emakumeak presente ditut: egitura handien babesik gabe, mundua pixka bat hobera aldatzea lortu zuten.
Nekerik okerrena, mentala da: akitu egiten gaitu ekintza hasi aurretik ere. Eta hain gaude emozionalki desgastatuak… Saturazioak eragina da (zertarako egin ezer, dena hain dago oker, autosuntsiketa da bide bakarra… bla, bla, bla). Baina unatu gara.