Urriaren hasieran lagun bat etorri zen zipres edo altzifre aldaxkak egiten laguntzera. Egun lasai bat aprobetxatu genuen landare-material asko prestatzeko eta Instagramgo kanal errusiar batean ikusi nuen metodo bat probatzeko.

Teknika horri jarraituz ehunka aldaxka edo ebakin prestatu genituen. Ideia sinplea zen: asko egitea, horrela arrakasta izateko aukerak handitzeko, jakinda denek ez zutela prozesua gaindituko. Ebakinen kasuan, batez ere zipresa bezalako espezie egurtsuetan, galeraren portzentaje handi bat izaten bait da.
Hilabeteak igaro ahala, batzuk lehortzen joan dira, espero zitekeen bezala. Hala ere, beste askok bizirik irautea lortu dute neguan zehar, eta hori seinale ona da.
Orain udaberriari itxaron behar zaio. Dena ondo badoa, bizirik iraun duten aldaxkak sustraitu beharko lukete tenperaturak igotzen direnean eta landareen jarduera berriro aktibatzen denean.
Hori gertatzen bada, hurrengo pausoa banakako ontzietara transplantatzea izango da, sustrai-sistema espazio gehiagorekin garatzen jarrai dezaten. Aurrerago, ondo sendotuta daudenean, beren azken tokira eramatea izango da asmoa.
Halako landare-esperimentuetan askotan gertatzen den bezala, prozesuak pazientzia eskatzen du. Baina badu zerbait berezia ere: adar zati txiki batetik zuhaitz oso bat hazten ikustea.
