«Yoginazismoa», espiritualtasuna eta sarraskia

Gaur egun, ez da arraroa norbera bere barne-bilaketan egotea, edo bere espiritualtasuna deskubritze prozesuan dagoen norbait ezagutzea, gizarte honen erritmo biziek, azkenean bere faktura pasatzen baitu.

Bere meditazioan murgildurik, aingeru bat dirudi, aingeru beltz bat, barnean iluntasuna daraman.

Barne-bilaketan prozeso auetan laguntzen gaituzten pertsona edo gidari espiritualei nolakotasun etiko eta moral batzuk aurresuposatzen dizkiegu: enpatia eta bizitzarekiko errespetua, bakearen sustatzaile izatea…

Israelgo gizartean, fenomeno kurioso, naiz kezkagarri bat ematen da: garapen pertsonaleko praktiketan sakon murgilduta dauden gizabanakoak, eta gidari espiritualak, aldi berean, palestinarren aurkako indarkeria eta garbiketa etnikoa publikoki babestu eta justifikatzen dituzte.

Haaretz egunkari israeldarrak fenomeno honi ‘Yoginazismo’ izena jarri dio, hitz kontraesankor bat, zeharo probokatzailea. Termino horrek disonantzia moral sakon bat deskribatzen du: non yoga, meditazioa, errespetuzko hazkuntza edo naturarekiko lotura bezalako balioak bat etor daitezkeen gorroto irekiarekin, genozidioaren justifikazioarekin eta bestearen deshumanizazio sistematikoarekin, kontraesanik sortu gabe.

Fenomeno honen kasurik esanguratsuenetako bat Rivka Lafair-enarena da, eragin-sortzaile (influencer) espirituala eta Zisjordaniako Shiloh kolono-gunean bizi dena. Lafairrek emakumeentzako yoga tailerrak eta garapen pertsonalerako topaketak gidatzen ditu, eta barne-eraldaketaren inguruko mezuak, Gazaren aurkako mendeku eta suntsipen deiekin tartekatzen ditu. Mezu guztiak misio sakratu gisa aurkeztuz. Gorroto hori justifikatzeko, bibliako testuetara jotzen du. Kezkagarriena zera da, diskurtso hori kontraesanik gabe aurkezten duela, maitasunez betetako pertsona dat dela aldarrikatuz, eta era berean, gorroto sakon eta genozida bat sustatuz.

Baina Lafair ez da salbuespena. Haaretz-en artikuluak logika hori Israelgo gizarteko hainbat geruzatan nola errepikatzen den dokumentatzen du. Haurrekin lan egiten duten pertsonak, hezkuntza emozionalean diharduten irakasleak, naturarekin konektatzen saiatzen diren yoga irakasleak, elikadura osasuntsuaren aldeko aktibistak, eta gizartean ongizatea sustatzeko lan egiten duten hainbat pertsonak… Publikoki haur palestinarrekiko errukirik gabe adierazten dira, haien sufrimendua ukatuz edo Gazatik iristen den edozein min-irudi amarrutzat leporatuz. Artikuluan aipatutako pedagogo batek «Urriaren 7aren ondoren, ez dut inorenganako errukirik. Ezta haurrengatik ere «, dio.

Fenomeno hori ezin da kasu isolatu batzuen bilduma soil gisa ulertu behar. Gaixotasun sozial sakonago baten sintoma da.

Inkesta berrien arabera, israeldarren %80k baino gehiagok gazatarren derrigorrezko kanporatzea babestuko luke, eta ia erdiak erabateko sarraskia bermatzen dute.

Ez gara soilik fanatizatutako talde txiki batez ari: Israeldarren gehiengo bati buruz ari gara, Israelgo gizarteak gizatasuna erabat kendu die Gazatarrei. Gorrotoaren narratiba hain sakon errotu da gizartean, zein jada mezu hauek ez bira propagandatzat hartzen, ontzat baizik, eta beraien ustezko nagusitasun moral baten bidez justifikatzen dituzte.

Historiak erakutsi digu ez dela nahikoa natura maitatzea, animaliak besarkatzea edo goizero meditatzea bizitza etiko bat eramateko. Hitler, begetarianoa zen eta txakurrak maite zituen.

Espiritualtasun hori besten ikuspegiarekin nola integratzen dan da gakoa, erruki unibertsala edo tribala bakarrik dagoen, norberaren maitasunak bestearekiko errespetua dakarren edo soilik harrotasun etnikoa.

Gaur, inoiz baino gehiago, anestesia ez den espiritualtasun bat behar dugu, adimen kritikoa pizten dituen espiritualtasuna. 

 Bestela, espiritualtasunaren, kontzientziaren eta hazkunde pertsonalaren izenean sortzen diren joera hauek guztiak, gorrotoaren tresna sofistikatu batetan bihurtzeko arriskuan gaude, etikarik gabekoak eta norbere burua zuritzeko erabiliak.

ITURRIAK
https://www.youtube.com/watch?v=tHXrEinhf9I
https://www.reddit.com/r/ShitLiberalsSay/comments/1ks665h/destroying_gaza_with_love_israels_new_yoginazis/
https://archive.ph/CHsAe


HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *