Ilarrak (Pisum sativum) baratzean lantzeko aukera bikaina dira, hazkuntza erraza dutelako eta lurra aberasten dute, nitrogenoa finkatuz. Ilarren familia oso aundia da, eta barieta hauen artean, mata baxuko ilarrak daude. Oso interesgarriak dira, illar normalak baino lan gutxiago eskatzen dute, ez dute tutorerik behar, eta espazio txikietan ekoizpen aundia ematen dutelako.

Mata baxuko ilarren abantailak
Aurten, te-landaketarekin oso lanpetuta ibili naiz eta ezin izan diot baratzeari behar besteko denbora eskaini. Horregatik, negu honetan, lehen aldiz, mata baxuko ilarrak landatzea erabaki dut eta erabaki horrek hainbat abantaila dakartza:
Mata baxuko ilarrak aukera ezin hobea dira lan gutxiko baratze bat nahi dutenentzat, izan ere, ez dute tutorerik behar eta beraien mantentze-lana txikiagoak dira. Enrameko ilarren aldean, hauek lurretik hurbil hazten dira, eta horrek haizearen eragina murrizten du tutore edo sare baten beharra ekidituz.
Illarrek nitrogenoa finkatzen dutenez, gure lurra aberasten dute. Horrek esan nahi du, lursail horretan landatzen dugun hurrengo uzta hobea izango dela, eta ongarri gutxiago behar ko duela. Bestalde, hotzari ondo eusten dioten landareak dira, eta, Euskadiko negu heze eta epel samarrerako egokiak izanik, neguan ere landatu daitezke udaberrian jasotzeko.
Ilarrek ekoizpen azkarra dute, eta barietate egokiak aukeratuz gero, udaberrian lehenengo ilarrak bildu ahal izango ditugu.
Laborantzarako baldintzak
Euskadiko klima hezea eta epela aproposa da ilarrentzat, baina kontuan hartu behar dira hainbat faktore:
Temperatura, illarrak landatzeko temperaturarik egokiena, 10 eta 18ºC tartekoa da. Izozte arinak jasaten dituzten arren, izozte bat izango dela aurreikusten badugu, hobeto izozteen aurkako sare batez estaltzen baditugu. Bero altuak ez dituzte ongi toleratzen, bero altuak, illarren ekoizpena murrizten dute.
Urte osorako landaketa plangintza
Ilarrak urte osoan jaso ahal izateko, barietate egokiak aukeratu behar ditugu eta landaketa mailakatu bat egin.
Udazkeneko eta neguko landaketak (iraila – otsaila)
- Gomendatutako barietateak: Dulce de Provenza, Lincoln, Kelvedon Wonder.
- Uzta garaia: Udaberria (martxoa – maiatza).
- Landaketa: Irailetik urtarrilera arte egin daiteke, izozte gogorretatik babestuz.
Udaberriko landaketak (otsaila – maiatza)
- Gomendatutako barietateak: Rondo, Progress Nº9, Meteor.
- Uzta garaia: Udaberriaren amaiera eta uda hasiera (maiatza – uztaila).
- Landaketa: Otsailetik aurrera aire zabalean. Apirilean eta maiatzean, itzal pixka batekin landatzea komeni da beroak zikloa azkarregi ez bizkortzeko.
Udarako landaketak (ekaina – abuztua)
- Gomendatutako barietateak: Annabelle, Karina, Petit Provençal.
- Uzta garaia: Uda amaiera eta udazkena (abuztua – azaroa).
- Landaketa: Itzalgune apur batekin egitea gomendatzen da bero handiegia saihesteko. Euskadiko toki beroenetan, uztaila eta abuztua dira garairik egokienak.
Barietate bakoitzak emten duen ekoizpena oso erlatiboa da bahinan batazbeste honela kalkula daiteke:
| Barietatea | Batez besteko ekoizpena (g/landareko) | Lekak/landareko |
|---|---|---|
| Kelvedon Wonder | 200-300 g | 15-25 leka |
| Dulce de Provenza | 250-350 g | 20-30 leka |
| Lincoln | 300-400 g | 25-35 leka |
| Progress Nº9 | 250-350 g | 20-30 leka |
| Rondo | 300-450 g | 25-40 leka |
| Meteor | 150-250 g | 10-20 leka |
| Annabelle | 200-300 g | 15-25 leka |
| Karina | 250-350 g | 20-30 leka |
| Petit Provençal | 200-300 g | 15-25 leka |

HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx
