Haste honetan okaran eta gurbitz batzu birlandatu ditut bere behinbeineko tokira.

HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx
Ideas, proyectos y pensamientos independientes.
Haste honetan okaran eta gurbitz batzu birlandatu ditut bere behinbeineko tokira.

HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx
Aste honetan gehienbat zumitzak birlandatzen egon naiz…

HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/HrALSaTeE3E5pnGJs17YAx
Hurritza (Corylus avellana) espezie monoikoa eta autoinkonpatiblea da, eta horrek esan nahi du zuhaitz berean lore maskulinoak eta femeninoak dituela, baina beste barietate baten polinizazio gurutzatua eskatzen duela esan nahi du, kalitateko fruituak ekoizteko. Nik aurten, nere landaketan ‘Negret’ eta ‘Pauetet’ barietateak jarri ditut, eta, errendimendua maximizatzeko, loratze-denboran bat datozen eta genetikoki bateragarriak diren polinizatzaile egoki gehiago sartu nahi ditut.
Polenizazio ziklo luze bat eduki ahal izateko, barietate hauek konbinatu ditzazket:
Continuar leyendo «Aukeratutako hurritzak»Hurritzak landatzea aukera bikaina da, bai ekonomiaren aldetik, bai ingurumenaren aldetik. Zuhaitz horiek onura ugari eskaintzen dituzte, balio komertzial handiko fruituak ekoiztetik hasi eta lurzoruaren eta biodibertsitatearen iraunkortasunari egiten dioten ekarpeneraino.
Hurritzek hurrak ekoizten dituzte, hurra fruitu lehor oso elikakorra da, eta elikagaien industrian eskaera handia duena.
Continuar leyendo «Hurritzak zergatik eta nola landatu»Tjwatt argazkilariak bere instagram-eko kanalean (@tjwatt) erakusten dizkigun argazkiak ikaragarriak dira. Ehun urtetik gorako zuhaitzen edertasuna Vs Vancouver uharteko zuhaitzen mozketa intentsiboaren hondamena.
Europan ere errealitate hori existitzen da, nahiz eta gure jatorrizko basoak («bosques primogeneos») aspaldi desagertu.
Espanian basoen % 1 baino gutxiago bakarrik kontsideratu liteke baso «zahar» bezala (Frantzian basoen % 3 baino gutxiago). Baso «zaharrak» 200 urtetik gorako zuhaitzak dituzten basoak dira.
Continuar leyendo «Baso zaharren garrantzia eta baso-kudeaketa iraunkorra»Ilarrak (Pisum sativum) baratzean lantzeko aukera bikaina dira, hazkuntza erraza dutelako eta lurra aberasten dute, nitrogenoa finkatuz. Ilarren familia oso aundia da, eta barieta hauen artean, mata baxuko ilarrak daude. Oso interesgarriak dira, illar normalak baino lan gutxiago eskatzen dute, ez dute tutorerik behar, eta espazio txikietan ekoizpen aundia ematen dutelako.
Continuar leyendo «Mata baxuko ilarren laborantza urte osoan zehar»Lursailean lanean ari nintzela, gaua egin zitzaidan. Hala ere, gauez aldaxkak egiteak abantaila batzuk ditu: mozketa-puntuetan hezetasun-galera murrizten laguntzen du eta moztuetako adarrean estres termikoa gutxitzen du…
Continuar leyendo «Gauez baratzan lanean»Iaz, zumitza ugaltzea erabaki nuen aldasken bidez, eta 100 landare berri inguru lortu nituen. Orain, sasoi egokia iritsita, hauei bere behin betiko kokalekura aldatzeko unea iritxi zaie. Hala ere, baldintzak ez ziren onenak: azken eurien ondorioz lurra ur gehiegiz saturatuta zegoen, eta nire lurraren buztintsutasunak lan guztiak zaildu zituen.
Continuar leyendo «Zumitzaren birlandaketa: Nire Mintegia Obetzen»Errezeta hau horaindela urte asko ezagun batek pasatu zidan. Oso arrituta geratu nintzen, zeren inoiz ez zitzaidan bururatu kristalezko ontzi batean zerbait sukaldatu zitekenik.
Continuar leyendo «Hutsean egindako arrautza flana»Elikagai batzuk ez dira egokiak etxean kontserbatzeko, beraien komposaketan kontserbak prozesatzeko orduan eragina duten zarbait dutelako. Kasu gehienetan elikagai hauek kontserbak prozesatzean mikroorganismo kaltegarriak suntsitzea eragozten dute. Beste elikagai batzuek ordea, beroaren transferentzia oztopatzen dute kontserbak prozesatzeko garaian, bakterioak edo espora butilikoak bizirik irauteko aukera emanez. Beste batzutan ordea, barazki batzu, presiopean prozesatzean, beroaren ondorioz, ondatu daitezkelako edo beraien kalitatea gal dezakete.
Continuar leyendo «Era seguruan poteratu ezin diren elikagaiak»